Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Nolakoa zen Errenteria 1320. urtean?

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak.

Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlaria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/05

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Gaurkoa, lehenengo galdera, nolakoa zen Errenteria-Orereta 1320. urtean; hemen, Irixoaren erantzuna:

 

Oso galdera interesgarria. Populazio bati hiri-gutuna ematen zaionean bi aukera daude. Batetik, aldez aurretik finkatua zegoen gune edo herrixka bati maila juridiko berria ematea. Bestetik, hiri-gutuna herri berri bat propio eratzeko erabiltzea. Hainbatek, 1320ko dokumentuak aipatzen duen Orereta toki edo leku horren ildotik, ordurako eratua zegoen gunea ikusi dute Errenteriako kasuan, hau da, herrixka bat.

Nire uste apalean, erdibideko kontu bat izango litzateke; etxe gutxi batzuekin eratzen hasita zegoen auzune moduan ikusi behar da.

Hiri-gutuna eman zenean, Orereta izeneko eremu horrek ordurako nolabaiteko garapena izan zuela badakigu, dokumentazioak berak islatzen duenez. XIII. mende amaierarako, Gaztelako erregeek Oiartzungo portuari toki aproposa iritzi izan zioten produktuen inportazio-esportazioari lotutako hamarren zaharra edo itsas-hamarrena izeneko zerga edo saria kobratzeko; Oiartzungo kasuan, burdin esportazioari lotutako jarduerari aplikatuko zitzaiona.

Horrek esan nahi du Oiartzun eta inguruetan ekoizten zen metal horrek oihartzuna zuela, baita eskualdetik harago ere; bestela, erregeak ez zukeen zergarik kobratzeko interes berezirik izango. Egoera honetan lekuaren garapena bultzatuko zen, besteak beste, erregeak berak saria kobratzeko azpiegitura bat eraikiz —errenteria, alegia— eta Bailaratik jaisten zen burdina itsasontzietan zamatzeko leku bat ezarriz.

Ingurumari honetan ematen zen jarduerak jendea pixkanaka erakarriko zuen. Alde horretatik, 1340ko dokumentu batean adierazitakoak ditugu. Errenteriaren hiri-gutuna berrestean, erregeak jatorrizko dokumentua Oiartzungo errenteriako biztanle eta gizon onei eta Oiartzun lurreko beste gizonei bidali zitzaiela adierazten zuen; leku desberdinetan bizi ziren pertsonak, baina guztiak erakunde berari lotuak, Oiartzuni, hain zuzen ere. Horrek, Bailarak oreretarrak nola ikusten zituen oso ondo islatzen du, nola eta Oiartzungo errenteriaren inguruan biltzen ari ziren pertsonak bezala.

Bestalde, 1318an, erregeak Oiartzungo portuan ainguraleku bat ezartzea agindu zuen, Hondarribia-Getaria arteko itsas-bidea egiten zutenen babes-leku bezala eta haren hamarrenak ez galtzeko asmoz. Aukeratutako lekua arrarotzat jo dezakegu, Orereta inguruak izan ordez, monarkak Pasai San Pedroko Kodemastitik bokalerako tartean ezartzea agindu baitzuen. Gainera, ainguraleku horren aukeraketan Oiartzunek ez zuen inolako protagonismorik izan, bai, ordea, Hondarribiak eta Getariak; eta hori oso adierazgarria da, Bailarak portuan interes handiak zituelako, agian dagoeneko Donostiaren kaltetan zihoazenak. Bazterketa honek ez du zorizkoa ematen, hiri-gutuna lortu baino bi urte lehenago jazo baitzen; non eta Oiartzungo portuan baina Oiartzunen partaidetzarik gabe hartutako erabakian.

Azkeneko urteetan egindako arkeologia-indusketek, gainera, ildo hori indartu dute. Kapitainenean egindako lanek XIII. amaiera eta XIV. mendearen lehenengo erdialde artean datatutako labe bat azaleratu dute. Honela, hiri-gutuna sortu aurretik egitura ez bazen, hiribildu berriaren lehenengo urteetan sortutakoa genuke, bertan nolabaiteko jarduera ematen ari zenaren seinale.

Hori guztia aintzat hartuz, hiribildua sortzeko erregeari ematen zitzaizkion babes-argudio horietatik harago, burdinari lotutako merkataritzan zeuden interes ekonomikoek beraien lekua zutela erakutsiko liguke. Ondorioz, pixkanaka Pasaiako badia edo, hobe esanda, XIV. mendeko kartografian ageri zaigun Oiartzungo portua izaten ari zen garapenaren itzalean garatzen zihoan komunitate batez hitz egin behar dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.