
Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak, konfinamenduak, eta ezarritako bestelako neurriak herriarengan eta herritarrengan uzten ari diren arrastoa jasotzen ari da Mendi Urruzuno argazkilaria. Herritratuak proiektua —beste hainbaten artean— abiatu zuen horretarako igandean, eta hiru egun daramatza kamara soinean, prest dauden herritarrei, adin guztietakoei, maskarak soinean argazkiak egiten.

Langabezia 352 pertsonatan hazi da Oarsoaldean martxo bukaeratik apirileko azken egunera. Orotara, 3.710 herritar daude lanik gabe.

Altzariak bi ostegunetik behin jasoko dituzte. Talaiako garbiguneak aurrerantzean ohiko ordutegia izango duela jakinarazi dute.

Frantziak Espainiaren esku utzi du Garro, eta azken horrek aske utzi du. Ezingo du bueltatu Hendaiara preso ohi oreretarrak, eta gaur goizean iritsi da bere herrira, Oreretara.

Udalak eta Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute etxebizitzak egiteko. Gazteentzako eta behar bereziak dituztenei zuzenduak izango dira.

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak.

'Marketin digitala: zure negoziorako erakusleihorik onena' internet bidezko seminarioa, hilaren 8an (ostirala) egingo da, 10:00etatik 11:00etara.

Azken datuak, itxaropentsuak: koronabirusagatik ez da kutsatu berririk izan Oarsoaldean azken orduetan. Izurritearen beheranzko joera nabaria da.

Errenteria 700eko elkarrizketak, bideo-piluletan emango ditu HITZAk. Euskarazko hedabidearen eta Errenteriako Udalaren arteko elkarlanaren zati bat da.

Odola emateko asmoa azaldu duten 40-50 emailerekin harremanetan zuzenean jarri dira, eta horiekin banakako hitzorduak jarri gaurko 18:00etatik 20:30era. Horietaz gain, odola eman nahi duten herritarrak 699 474 985 (Txuss) edo 600 224 950 telefono zenbakietara deitu behar dute hitzordua jartzeko.