Azken datuak, itxaropentsuak: kutsatu berririk ez Oarsoaldean
Azken datuak, itxaropentsuak: koronabirusagatik ez da kutsatu berririk izan Oarsoaldean azken orduetan. Izurritearen beheranzko joera nabaria da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 4) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 3tik maiatzaren 4ra bitartean, ez da positibo berrik izan Oarsoaldeko herrietan.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 3ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 105 (=)
- Pasaia: 47 (=)
- Oiartzun: 22 (=)
- Lezo: 18 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.