Langabezia 352 pertsonatan hazi da Oarsoaldean
Langabezia 352 pertsonatan hazi da Oarsoaldean martxo bukaeratik apirileko azken egunera. Orotara, 3.710 herritar daude lanik gabe.
Langabeziak gora egin du, nabarmen, azken hilabetean Oarsoaldean. Lanbidek jasotako datuen arabera, martxo bukaeratik apirilaren 30era arte 352 langabe gehiago daude eskualdean. Tasa %10,19koa da, martxo bukaerako %9,3aren aldean. 3.710 herritar daude lanik gabe lau herrietan.
2019ko apirilaren bukaerako datuekin konparaketa eginez, aldea 642 langabe gehiagokoa da. Iazko laugarren hilabeteko azken egunean 3.068 ziren (%8,55eko tasa).
Gipuzkoako langabezia tasa orokorra %10,61koa da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batera %12,9koa.
Herrialdeko eskualdeen artean, seigarren tasarik altuena duena da egun Oarsoaldea. Langabeen batezbesteko handiagoa dute Bidasoa Behera, Deba Barrena, Donostialdea, Urola Garaia, eta Urumea-Oria eskualdeek hurrenkera horretan. Langabeen tasari txikiena duen eskualdea Goierri da (%8,77).