Errenteria 700eko elkarrizketak, bideo-piluletan
Errenteria 700eko elkarrizketak, bideo-piluletan emango ditu HITZAk. Euskarazko hedabidearen eta Errenteriako Udalaren arteko elkarlanaren zati bat da.
OARSO BIDASOKO HITZAk eta Errenteriako Udalak elkarlana abiatu dute Errenteria 700 egitasmoaren harira. Horren arabera, eskualdeko euskarazko hedabideak elkarrizketa sorta egingo du herriaren iraganaz, orainaz eta batez ere etorkizunaz gogoeta egiteko.
Lehen elkarrizketa hilaren 1ean publikatu zuen HITZAk bere papereko edizioan. Horren laburpen modura, bideo-pilula edo bideo laburra egin du. Beste elkarrizketa guztiekin ere hala izango da.
Lehen elkarrizketa horretan Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak herriaren fundazioari buruz, eta garai hartan zuen egitura sozialari buruz hitz egin du. Hemen, bideoa.
HITZAk, Errenteria 700 iniziatibaren atal propioa sortu du bere webgunean.