Garbigunea eta altzarien bilketa zerbitzua martxan dira berriro
Altzariak bi ostegunetik behin jasoko dituzte. Talaiako garbiguneak aurrerantzean ohiko ordutegia izango duela jakinarazi dute.
“Normaltasun berria” esaten zaion egoera honetan, zerbitzu batzuk lehengora bueltatuko dira. Altzari bilketaren edota Talaia garbigunearen kasua izango da hori.
San Marko Mankomunitateak kudeatzen ditu Talaiako instalazioak, eta, jakinarazi dutene, ohiko ordutegira bueltatu dira. Etxeko noizbehinkako eta hondakin bereziak jasotzen dituzte, ordutegi honetan:
- Astelehenetik ostiralera: 09:30etik 13:00era, eta 16:00etatik 18:50era.
- Larunbatetan: 09:30etik 13:30era, eta 15:30 etik 17:50era.
- Igandetan: 10:00etatik 13:50era.
Bestalde, Oiartzungo Udalak kudeatzen duen altzari bilketa bi ostegunean behin egingo dute, lehen bezala. Herritarrek Atez Ateko Informazio Bulegoaren telefono zenbakira (943 49 03 77) deitu beharko dute, edo e-posta helbidera mezu bat idatzi.