
Datorren asteartetik aurrera, merkatariek izena eman dezakete bonoen udalaren kanpainan parte hartzeko. Diru laguntza lerro bat ere zabalduko dute.

Oinarrizko prebentzio neurriak hartzeko eskatu die udalak herritarrei. Neurriak zeintzuk diren laburbildu dituzte bideo batean.

Kirola egiteko jarraibideak eman ditu horren harira Kirol sailak, eta horiek arduraz betetzeko eskatu.

Lezoko Udaltzaingoa herriko sarbideak kontrolatzen hasi da paseoak eta kirola, norberaren udalerritik irten gabe egin behar dela gogorarazteko.

Gogoz hartu dituzte herritarrek Espainiako Gobernuak itxialdia arintzeko hartutako neurriak. Larunbatetik, Oiartzungo bidegorria jendez bete da, paseatu edo kirola egiteko.

Asteburuan jende pilaketak eman ziren Pasaia zeharkatzen duten hainbat ibilbideetan. Azken egunetan behera egin du jende kopuruak, tartean, udaltzaingoak sarbideak kontrolatu dituelako.

Irrati libreen Lehen Iberiar Katekada antolatu dute eta Oreretako Zintzilik Irratia bertan arituko da. Igandean (hilaren 10ean) egingo dute 08:00etatik 22:30etara, eta Espainiako Estatuko komunikabide alternatiboen irrati maratoia izango da.

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bigarrena.

Komunikabideetara helarazitako prentsa ohar batean, gogor salatu du PSE-EEk Zumardian Garrori ongi etorria emateko jarri duten pankarta.

Gaur bertan, 18:00etan Jurdana Otxoa musikariak eskainiko du emanaldia.

COVID-19agatik positibo bakarra azken orduetan Oarsoaldean, Errenteria-Oreretan zehazki. Lezon, Pasaian eta Oiartzunen, berdin.

Murixkan dantza egiteko izen emate epea, zabalik da urriaren 5era arte. 2015an jaiotakoak izan behar dute gutxienez partaideek.