Komunikabide alternatiboen Iberiar Katekadan parte hartuko du Zintzilik irratiak
Irrati libreen Lehen Iberiar Katekada antolatu dute eta Oreretako Zintzilik Irratia bertan arituko da. Igandean (hilaren 10ean) egingo dute 08:00etatik 22:30etara, eta Espainiako Estatuko komunikabide alternatiboen irrati maratoia izango da.
Zintzilik Irratiko kideak artxiboko irudi batean. Irrati libreen Lehen Iberiar Katekada antolatu dute eta Oreretako Zintzilik Irratia bertan arituko da. Igandean (hilaren 10ean) egingo dute 08:00etatik 22:30etara, eta Espainiako Estatuko komunikabide alternatiboen irrati maratoia izango da.
Hamabost irrati librek eta beste hainbat proiektu komunikatibok hartuko dutela parte jakinarazi du Oreretako irrati libreak: Radio Almaina, Irola Irala, Radio Aktiba, Radio Bronka, Agora Sol Radio, Radio La Granja, De Raiz, El Pajaro observador, Contrabanda FM, Radio VAlleskas, Radio Espiritrompa, Radio Malva, El Salto, El Topo Tabernario, Kaos en la red, La Marea, La mosca tv, La linterna de Diogenes, Onda Expansiva, Diario de cuarentena sonora, Todo por hacer, eta Zintzilik Irratia dira arituko direnetako batzuk.
Helburua, estatuko lurralde ezberdinetatik pandemiaren gaineko ikuspegi ezberdina eskaintzea da: “Nola bizi dugun, balantze kolektibo bat egin, gizarte mugimenduetatik normaltasun berriari nola aurre egin hausnartu nahi dugu”.
Zintzilik Irratiak Isolamendua apurtzen irratsaioaren laburpen batekin parte hartuko du katekada horretan; irratsaio hori azken sei asteetan eman du (28 irratsaio) eta konfinamenduan bizitutako egoerei buruz aritu dira saio horietan. Katekadaren barruan antolatu duten mahai inguruan ere hartuko du parte.
Irratsaioa Zintzilik Irratiko FM 100ean entzun ahalko da Oarsoaldean, baita webgunearen bidez ere. Katekadarako, gainera, streaminga sortu dute.
