Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Leiho bat zabalik kirolarientzat

Kirola egiteko jarraibideak eman ditu horren harira Kirol sailak, eta horiek arduraz betetzeko eskatu.

Bizikletaren erabilera sustatzea da helburua. Bizikletaren erabilera sustatzea da helburua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/06

COVID-19ak eragindako alarma egoera dela eta, itxialdiaren arintzearen hasieran kirolariei, muga batzuekin, jarduten hasteko aukera eman diete. Kirola egiteko jarraibideak eman ditu horren harira Kirol sailak, eta horiek arduraz betetzeko eskatu.

Kirol ez profesionala kontakturik gabeko kirol jarduerara dago mugatuta: bizikletan ibili, korrika egin, patinatu, surfa egin… banaka eta babes egokiarekin egin behar da, gainera. Kirol profesionala eta federatuaren kasuan, banakako entrenamenduak, liga profesionaleko oinarrizko entrenamenduak, eta kontakturik gabeko kirol jarduera daude baimenduta. Kirolari profesionalek eta goi mailakoek banaka egin ahal izango dituzte entrenamenduak, aire zabalean, kirolaria bizi den probintziaren mugen barruan. Horretarako, behar izanez gero, naturagunetara sartu ahal izango dira, itsasora, ibaietara edo urtegietara, besteak beste.

Beharrezko kirol tresnak eta ekipamendua erabili ahal izango dituzte, hori bai, urruntze sozialerako eta higienerako neurri egokiak hartzea ezinbestekoa dute.

Kirol egokitu edo paralinpiko modalitateak egiten dituztenen kasuan, beste kirolari baten laguntza eduki ahal izango dute beharrezkoa bada. Kasu horretan, pertsonen arteko distantziak murriztu egingo dira kirola egiteko behar adina, eta biek maskara erabili beharko dute eta higiene pertsonala eta arnas etiketa bermatzeko neurriak ezarri.

Entrenamendu ordutegia eta iraupena kirol forma behar bezala mantentzeko beharrezkoak direnak izango dira, eta entrenatzaile lanak egiten dituen pertsonak ikusi ahal izango ditu, higiene eta prebentzio neurriak hartuta. Oro har pertsonen arteko segurtasun distantzia bi metrokoa izango da, bizikletak, patinak edo antzekoak erabiltzen direnean izan ezik; kasu horietan 10 metrokoa izango da. Dagokien kirol federazioak akreditazioa emango die kirolariei, kirol lizentzia edo goi mailako kirolarien ziurtagiria nahikoa izango dira.

Aurreko atal horretatik kanpo gelditzen diren beste kirolari federatuek banakako entrenamenduak egin ahal izango dituzte, aire zabaleko guneetan, egunean bitan, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, eta bizilekua duten udalerriko mugen barruan. Huen kasuan ere, behar izanez gero, naturagunetara sartu ahal izango dira, itsasora, ibaietara edo urtegietara, besteak beste. Egiten duten kirol modalitatean animaliek parte hartzen badute, praktika aire zabalean egin ahalko dute, banaka, animaliak dauden lekuan, aurez hitzordua eskatuta eta denbora tarte berean. Kasu honetan ez dago baimenik entrenatzailea egon dadin, ezta laguntzailerik ere, kirol egokituan izan ezik, eta kirol federazioaren akreditazioa izan beharko dute.

Liga profesionaletako kirolarien oinarrizko entrenamenduari dagokionean, kirol klubetan edo elkarte anonimoetan oinarrizko entrenamenduak egin ahalko dituzte, berariazko kirol modalitate bati zuzenduak, banaka, eta beharrezko prebentzio eta higiene neurriak hartuta. Oinarrizko entrenamendutzat hartuko da kirol klub edo sozietate anonimoek dituzten entrenamendu zentroetan egiten den banakako entrenamendua, kirol modalitate bakoitzaren premia berezietara egokitua. Urruntze sozialeko eta higiene neurriak zorrotz bete beharko dituzte. Dagokion liga profesionalak behar bezalako akreditazioa eman beharko die.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.