Murixkan dantza egiteko izen emate epea, zabalik
Murixkan dantza egiteko izen emate epea, zabalik da urriaren 5era arte. 2015an jaiotakoak izan behar dute gutxienez partaideek.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/05/murixka.jpg)
Murixka Dantza Taldeak izena emateko epea zabaldu du, urriaren 5era arte. Herri taldean euskal dantzan aritu nahi duten haurrek baldintza bat bete behar dute: 2015ean jaiotakoak izan behar dute gehienez. Hau da, 2020an bost urte bete behar dituzte.
Ikasle berrien entsegu ordutegia ikasturte berrian (5-6 adin tartekoak) ostegunetarako prestatu dute, 17:00etatik 18:00etara. Helduagoren batek dantza taldearekin bat egin izan nahiko balu, telefono dei bat egin beharko luke.
Izen ematea egiteko eta zalantzak argitzeko telefono zenbakia eman dute Murixkakoak, honakoa: 649 04 40 88 (Ane Viaña). 12:00etatik aurrera egin behar dira deiak.