Karpa barruan ez, balkoietan ospatuko da Antxoberfest
Antxoko garagardoaren festa bertan behera geratu arren, antolatzaileek ekintza bereziak iragarri dituzte astebururako, jaiak bizirik jarraitzen duen seinale.
Asteburu honetan zen ospatzekoa aurtengo Antxoberfest, Pasai Antxoko Garagardoaren festa. Koronabirusak baina, jaialdia bertan behera utzi du jaialdia halabeharrez. Egungo baldintzetan, ezinezkoa litzateke segurtasuna bermatzea. Aurten ez da egingo beraz, eta jaialdia oso bizirik dagoela gogorarazteko sorpresatxo bat dute antolatzaileen antxotarrentzat.
Larunbatean modu ezberdinean ospatuko dute jaialdiaren urteurrena, etxeko balkoitik, bai. Baina ospatuko dute. Ostiralean bertan jarriko dute mahai bat Gure Zumardian, balkoietan zintzilikatuko diren bandera txikiak banatzeko. Jai nagusia, larunbatean izango da.
Goizean dultzaineroak herriko kaleak girotzen arituko dira. Sei baino ez dira izango eta segurtasun tartean errespetatuko dute uneoro. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera musika gehiago; kasu honetan Bull DJaren eskutik. Musikariak Streaming bidezko kontzertua emango du bere Instagram kontutik eta musika zuzenean entzun ahalko da Gure Zumardian, kiosko bozgorailu bat jarriko baitute.
Ordu erdi beranduago, 19:30ean eguneko une hunkigarria; brindisa egingo da norberaren balkoitik. Ekintzen ordutegia, pilaketak ekiditeko zehaztu da.
Hauxe asteburuko ordutegia:
Maiatzak 8, ostirala
- 19:30ean mahai bat jarriko da Gure Zumardian bandera txikiak banatzeko.
Maiatzak 9, larunbata
- Dultzaineroak herriko kaleetan zehar 12:30ean
- Bull DJaren musika emanaldia 19:00etan. Gure Zumardian bozgorailu bat jarriko da eta emanaldia ere zuzenean jarraitu ahalko da DJaren Instagram kontuan.
- Brindisa balkoietan 19:30ean.