Lau kutsatu berri Oarsoaldean azken orduetan
Lauretatik hiru, Errenteria-Oreretan izan dira, eta bestea, Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan azken orduetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 6) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Azken datu horien arabera, koronabirusak kutsatutako lau kasu berri daude Oarsoaldean. Lauretatik hiru, Errenteria-Oreretan izan dira, eta bestea, Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan azken orduetan.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 5eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo. Datu horien arabera 197 dira koronabirusak gaixotutakoak Oarsoaldean kontaketa hasi zenetik.
- Errenteria-Orereta: 109(+3)
- Pasaia: 48 (+1)
- Oiartzun: 22 (=)
- Lezo: 18 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.