Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Idoia Arbelaitz: "Estatuak gogorarazi nahi du hor dagoela"

Oreretarra 2002an atxilotu zuten, ‘herriko tabernen auzia’-ren barruan. Bi urtez izan zuten espetxeratuta, eta hamabost hilabeteko zigorra jarri zioten 2015ean. Atzera begirada eman du.

idoia arbelaitz Idoia Arbelaitz.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/05/08

2002ko apirilaren 29an atxilotu zintuzten, Oiartzungo plazan. Nola gogoratzen duzu?
Oso latza izan zen momentu hura. Astelehen batean izan zen hura, eta aurreko larunbatean Sagardo Eguna izan zen Oreretan. Urteetan egon naiz antolakuntzan, eta arratsalde hartan edalontziak saltzen ari nintzen.

Kide bat etorri zitzaidan, esanez bilera bat egin behar genuela. Ordurako Batasunaren Mahai Nazionalak publiko egin zuen atxiloketak egongo zirela, eta erakunde politikoa zuzenean joko zutela. Hainbat neurri hartu ziren: zuzendaritza politikoan zeudenak babestu egin ziren.

Zer egin zuen Garzonek? Gordeta zuen herrikoen kontrako urrats hori ematea. Korrika eta presaka aldatu zuen. Zuzendaritza politikokoak ez zeuden agerian, eta gugana jo zuten.

Oso egoera bortitza izan zen. Batetik, Juani [Lizaso] kidea atxilotu zutelako nire aurrean. Ni atxilotu nindutenean, antsietate krisia eman ninduen. Komisaldegirako bidea, gero komisaldegian bertan… Gogorra izan zen. Ama nuen buruan, egun hartan bertan kimioterapia saioa jaso behar zuelako. Nire buruari galdetzen nion ea nola demontre egongo zen ama.

Epaiketarik gabe, bi urteko espetxealdia izan zenuen, nahiz eta 11 urte geroago emandako sententzian hamabost hilabetera kondenatu zintuzten.
Soto del Realen eta Avilan eduki ninduten, bi urte eta egun batzuk. Bi urteren ostean, prebentibo bazaude, epailearen aurrera eraman behar zaituzte, prebentzio neurri horiek luzatzen dituen ala ez erabaki dezan.
Trasladoan Sotora eraman ninduten, eta handik [Baltasar] Garzonen aurrera.

Garzonek erabaki zuen luzatzea, baina aste batzuk pasatuta, fidantzapean aske geratuko nintzela jakinarazi zidaten. Gurasoek 30.000 euro ordaindu behar izan zituzten. Baldintzapean egoteak bazituen neurri batzuk: Espainiako Estatutik ezin ateratzea, astero epaitegira sinatzera joan beharra… Kontrolpean bizi ginen, eta epaiketaren zain.

Bederatzi urteko itxaronaldia. Gogorra izango da epe hori?
Uf! Sekulako zama da hori. Beti pendiente duzu sinatzera joatea. Epaitegiko langile guztiak ezagutzen dituzu: Amaia, Laura… Konfiantza hartzen duzu. Imajinatu: deitzen zidaten esateko epaitegiko altzariak berritu behar zituztela, eta ea euskaltegirako nahi genituen. Jakina baietz! Hori da alde positiboa.

Negatiboei dagokienez, zama handia da. Espetxean zaudenean, zu zaude barruan, bizitzak jarraitzen du eta abar. Baina beti zaude norbaiten menpe. Zama hori eramatea ez da erraza: gurasoak adinean gora… Eta bikotekidea baldin baduzu ere bai. Badakizu ondoan edukiko duzula, baina kontraesanak sortzen zaizkizu: ‘Hau egin behar diet nire anaiei edo nire gurasoei?’. Kontziente zara ez zarela zu ari dena egoera sartzen, baizik eta beste batzuk direla —Espainiako Estatua, kasu honetan—. Ez da erraza eramaten, eta beti behar duzu babes bat.

2013an epaiketa etorri zen. Nola bizitu zenuen?
Txikitan erakusten digute ongi jokatuz gero, justizia egongo dela eta abar… Momentua iritsita, hitz horiek haizeak eramaten ditu, fartsa hutsa delako.

Ez nuen sinesten justiziarengan, are gutxiago Espainiakoarengan, familian bizipenak izan genituelako. Baina, norberaren gorputzean sentitzea Madrilerako joan-etorri haiek… Hauen asmoa zen hilabetetan luzatzea. Auzipetuok erabaki genuen ez ginela prest ez dakit zenbat hilabetez Madrilera joateko. Batetik, zama ekonomikoa zelako. Bestetik, alde pertsonalagatik.

Hilabete batzuk iraun zuen, asko kondenatu gintuzten. Sentsazio gazi-gozoa uzten du. Urte eta hiru hilabeteko kondena jaso nuen, gehiago pasatu nuen espetxean, eta inhabilitazioa ere ezarri zidaten. Horrek suposatu zuen ez nuela espetxera bueltatu behar, eta lasaitua hartzen duzu. Baina beste alde batetik, esaten zenuen ‘zer da hau?!’. Bagenekien juridikoki ez zigutela zigor handirik jarri urte asko pasatu zirelako.
Amak esan zuen ea nork itzuliko zigun kartzelan pasatutako denbora eta gastua. Nola azaltzen diozu hori ama bati, zuk zeuk ez dakizunean?

Instrukzioa hasi zenetik hemezortzi urte pasatuta —eta epaitik seira— hasi dira sententzia exekutatzen. Zer sentsazio sorrarazi dizu?
Berria jasotzean, sentitu nuen sekulako amorrua. Amorrua hartu zuten neurriagatik, nahiz eta jakin badakizun lehenagotik. Gure epaia hartu zuten oinarritzat espoliazioa gauzatu ahal izateko. Denbora behar izan dute, sekulako ondarea baitago hor atzean. 110 herriko inguru sartu zituzten gure auzi berean.

Ez dute lotsarik egun hauetan bizitzen ari garen egoeran hori aurrera eramateko. Koldarkeriarekin jokatu dute. Agerian geratzen da, estatuaren aldetik, Euskal Herriaren kontra jokatzeko indarra badagoela. Hor dago armadaren papera. Entzuten diezunean ‘elkarrekin atera behar gara osasun eta ekonomia larrialdi honetatik’ esaten, amorrua are handiagoa da. Herrikoek sekulako lana egiten dute, eta jarraituko dute. Sinesmena badago herri proiektu batean, eta herrikoek batzen gaituzte. Sentsazio eta ilusio hori badago.

Herrikoen auzia hasi eta gutxira etorri ziren ilegalizazioak. Abiapuntua izan al zen?
Gure atxiloketak-eta ardatza izan ziren alderdia ilegalizatzeko, Alderdien Legea onartuta.
Argi dago Garzonek isilarazi nahi gintuela, 35/02 auziaren bidez. Lehenagotik bazetorren 18/98a. Arlo guztien kontra jo zuten. Espainiako Estatuak nahi zuena zen Euskal Herrian zegoen iritzi mota bat isilarazi, deuseztu eta ‘hemen ez da ezer gertatzen’ esan. Besteei jakinarazi nahi zien kontuz ibili behar zutela artalde horretakoa izanez gero. Hori ez da demokrazia. Garzonen helburua zen guztia erakunde armatuarekin lotzea. Ez dauka ez hanka ez bururik. Espoliazioaren neurriekin oraindik gogorarazi nahi dute hor daudela, eta kontuz ibiltzeko.

Ni, behintzat, kontziente naiz horiek aspaldiko garaiak direla, eta Euskal Herrian bagaudela beste garai batzuetan. Horri heldu behar diogu, ez dugu zertan itzuli behar aspaldiko garaietara. Ez daukat seme-alabarik, baina ilobak bai, eta izugarri maite ditut. Ez dut horrelakorik utzi nahi ondorengo belaunaldiei. Egun hauetan zaintzak zein garrantzia duen ikusi da, norbanakoaren iritziak eta parte hartzeak zein komunitatearen izaera horrek zein balio duen agerian geratzen da. Elkarren artean talkan egotea ez da irtenbidea.

Landare elkarteko bazkide zara. Zer da zuretzako?
Hitz batekin definituz gero, elkargunea da. Lan egiteko, gozatzeko, negar egiteko, batzeko, goxatzeko… Ez du zertan ideia politiko baten ildotik joan behar. Bertan egin ditut otorduak, bertso saioak… Erreferentzia izan da gazte nintzenetik. San Tomas Eguneko antolakuntzan aritzen naiz, eta PSE-EEko zinegotziekin eurekin bilera egin dut bertan. Edo azokako baserritarrek bertan bazkaltzeko. Elkartzeko toki bat izan da, kulturala, politikoa… Baita eztabaidatzeko ere, oso ona baita. Espoliazioaren kontua kristoren putada da: elkargune hori kenduko dute.

Erlazionatutako edukiaHerrikoak direlako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.