Gora egin du kutsatu berrien kopuruak Oarsoaldean, hamar positibo gehiagorekin
Kutsatu gehienak, sei zehazki, Errenteria-Oreretan antzeman dituzte azken 24 orduetan; Oiartzunen, hiru kasu berri daude, eta Lezon 1. Pasaia da kutsatu berririk izan ez duen eskualdeko bakarra.
Bost kutsatu berri izan ziren herenegungo datuen arabera Oarsoaldean, eta atzo 20:00ak arte bildutako datuen arabera, kopuru hori bikoiztu egin da. Guztira COVID-19ak gaixotutako hamar lagun berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan. Horietatik gehienak, sei zehazki, Errenteria-Oreretan. Oiartzunen, hiru kasu berri antzeman dituzte; eta bakarra, Lezon. Pasaia da kutsaturik izan ez duen bakarra.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Oarsoaldean koronabirusak 202 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 7ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da.
- Errenteria-Orereta: 116 (+6)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (+3)
- Lezo: 21 (+1)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.