Bi positibo berri Oarsoaldean, biak Errenteria-Oreretan
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Oarsoaldean koronabirusak 214 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
COVID-19agatik kutsatutako beste bi lagun zenbatu dituzte azken 24 ordutan Oarsoaldean. Bi kasu horiek, Errenteria-Oreretan antzeman dituzte; Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez da aldaketarik izan kopuruetan atzotik.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Oarsoaldean koronabirusak 214 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 8ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da.
- Errenteria-Orereta: 118 (+2)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.
