Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.
Igoera faseko lehen postuan zirela, federakundeak amaitutzat jo du liga. Antxotarrak Gipuzkoako bigarren maila nagusian leihatuko dira datorren sasoian.
Oiartzungo klubak adierazpen ofiziala kaleratu du, aldaketarik ez dagoela jakinarazteko. Datorren denboraldiari begira lanean hasiko direla jakinarazi dute.
Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan. Entzuteko eta babeserako gunea izango dela azaldu du LGTBI+ Mahaiak, "elkar zaintzarako" baina baita ahalduntze kolektiborako sarea eraikitzeko lanabesa ere.
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zazpigarrena.
Ohorezkoa da Allerruren gizonen taldea. Federazioak ligak bukatutzat ematea erabaki duelako, Lezoko taldea Erregional Ohorezko Mailara igor da.
Oiartzungo Udalak eta Ttur-tturrek eskaini dituzte kartel horiek. Prebentzio neurriak eman dituzte bertan. Euskarak atzerakada izan duela iritzi dute.
Pasaian oinez zein bizikletaz egin daitezkeen ibilbideak mapa interaktibo batean bildu ditu Gislan Kooperatibak.
Gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean lau ekintza online antolatu ditu. Gaur izango da lehena, euskarazko literatur solasaldia, hain zuzen ere. Yoseba Peñaren Hariak liburuaren gainean arituko dira solasaldian Xabier Etxanizek gidatuta.
Koronabirusaren ondorioz, martxoan eten zuen Pasaiako Udalak hondakin hauen bilketa.
"Sistemari gutxien inporta zaizkion" emakumeak babesteko erresistentzia kutxa sortu dute SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak.
Bihar, arratsaldeko lautan, Lur Korta ipuin kontalariak saio berri bat eskainiko du, Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta. Astebetez egongo da ikusgai.
1. faseak taberna eta jatetxeen terrazak irekitzea ahalbidetuko du. Pasaiako Udalak terrazetan zerbitzua segurtasunez emateko argibideak eman ditu.