Schuld Jauna eta Olatz, Egunean Behin lehiaketako irabazleak
Biek, Hibaika Arraun Elkartearen kamiseta bana jasoko dute sari. Horretarako Lau Haizetara topagunearekin harremanetan jarri beharko dute, posta elektronikora mezua bidalita.
Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak abiatu duen Egunean Behin lehiaketako denboraldi berriko lehen asteak, baditu irabazleak. Schuld Jauna izan da azkarrena eta jakintsuena oraingoan. Berak eskuratu du 700 Baietz taldeko zerrenda preziatuko lehen postua; ez nolanahi, gainera, 604,34 puntu lortu ditu eta.
Bigarren irabazlea, zozketa bidez aukeratzen dutena, Olatz izan da. 104. postuan sailkatu da 454,69 punturekin.
Biek, Hibaika Arraun Elkartearen kamiseta bana jasoko dute sari. Horretarako Lau Haizetara topagunearekin harremanetan jarri beharko dute, posta elektronikora mezua bidalita.