Kultu publikoari ateak zabalduko dizkio erlijio katolikoak
Aforoaren heren bat ezingo dute gainditu; babes distantzia errespetatu, maskara jantzita eraman eta elizara sartu zein bertatik irteteko gel hidroalkolikoarekin eskuak garbitu beharko dituzte.
Eliza katolikoak kultu publikoari ateak zabalduko dizkio gaurtik. Hala jakinarazi du Rafael Olaizola Oarsoaldeko artzipresteak komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez. Zehazki, Errenteria-Oreretan kokatutako elizen jardueraren berri eman du. Adineko pertsonei, gaixoei edo arrisku taldekoei etxetik ez ateratzeko gomendatu die, eta telebista edo irrati bidez egin dezatela mezen jarraipena.
Aforoaren heren bat ezingo dute gainditu. Eliza bakoitzak azalduko die bertaratzen diren eliztarrei zein neurri hartu eta jarraibide bete behar dituzten. Hala, babes distantzia errespetatu, maskara jantzita eraman eta elizara sartu zein bertatik irteteko gel hidroalkolikoarekin eskuak garbitu beharko dituzte.
Alaberga, Gabierrota eta Pontikako elizak itxita izango dira.
Zabalik daudenetan, berriz, honakoak izango dira kultu publikorako ordutegiak:
- Andra Maria Jasokundearen parrokian: Lanegunetan eta larunbatetan 19:00 elebitan. Igandetan 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz.
- Iztieta: Larunbatetan 19:00etan elebitan. Igandetan, 12:00etan gazteleraz.
- Fatima Andra Mariaren elizan: Larunbatetan 19:00etan eta igandetan 10:00etan, elebitan.
- Agustinak:Egunero 08:30ean eta igandetan 09:00etan elebitan.
- Beraun: Egunero 18:00etan eta larunbatetan 19:00etan elebitan; igandetan, 12:00etan gazteleraz.
- Galtzaraborda: Igandetan 11:00etan, gazteleraz.
- San Juan Bosco- Kaputxino gaina: Larunbatetan 19:00etan elebitan; igandetan, 11:00etan eta 12:00etan gazteleraz.
