Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LGTBI+ Mahaiak txalotu egin du udalaren iniziatiba

Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan. Entzuteko eta babeserako gunea izango dela azaldu du LGTBI+ Mahaiak, "elkar zaintzarako" baina baita ahalduntze kolektiborako sarea eraikitzeko lanabesa ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/11

Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan. Kasu horietarako bi telefono zenbaki, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara arituko dira deiak jasotzen: 010 eta 943 449 600. Bertan deia artatzen duten langileen bidez, LGTBI+ Mahaia osatzen duten kideak harremanetan jarriko dira deitzen duten pertsonekin, zaintza eta laguntza eskaintzeko.

Ostiralean eman zuen zerbitzuaren berri udalak, eta Errenteria LGTBI+ Mahiak horren gaineko balorazioa egin du orain. Udalaren iniziatiba txalotu du mahaiak, eta gogora ekarri du LGTBI+ pertsonak sozialki isolatuago daudela, eta gainerakoek baino bakardade eta antsietate sentimendu gehiago izateko aukera handiagoa dutela, “COVID-19ak guztiei eragin dien arren, LGTBI+ komunitatearentzat berariazko ondorioak daude, gizarte estresaren aurrean talde zaurgarritzat hartu behar dugu beraz”.

Bereziki, nerabeengan jarri du atentzioa Errenteria LGTBI+ Mahaiak. Konfinamendu egoera kolektiboarentzat, eta zehazki talde horrentzat are gogorragoa izan daitekeela nabarmendu du, “askotan ingurune etsai gisa sentitzen baitute beren etxe ingurua”. Diskriminazio guztien artean, homofobia, lesbofobia eta transfobia direla etxe barruan mantentzen diren bakarretakoak ere esan du mahaiak, “horregatik, berrogeialdia dela eta, maitatzeko, harremanak izateko eta adierazteko modua errespetatzen ez duen ingurune batean bizi behar dute egunero, kalera ateratzeak dakarren laguntzarik gabe”.

Txalogarria dela udalaren iniziatiba gaineratu du mahaiak. Egoera hori aintzat hartuta, helduleku bat eskainiko dielako halako egoera bizi duten komunitateko kideei. Telefono deietan anonimotasuna errespetatuko dela nabarmendu dute, eta jasotako horiek LGTBI+ Mahaiko kideei pasako dizkietela udal langileek: “Mahaia osatzen dugun kideok  gaizki pasatzen ari den  edozein pertsona entzun eta babestuko dugu; husteko tresna da honakoa, elkar zaintzarako, eta ahalduntze kolektiborako sarea eraikitzeko lanabes, halaber”.

Egoeraren larritasunaren arabera, jasotako deiak udalez gaindiko beste zerbitzuetara bideratu ahalko dituztela zehaztu du mahaiak: “Berdindu eta abar”. Bi telefono zenbaki horiek eskura izango dituzte LGTBI+ komunitateko kideek, baina baita Errenteria LGTBI+ Mahaiaren posta elektronikoa eta sare sozialak ere, instagraman eta facebook.

Erlazionatutako edukiaLGTBIfobia pairatzen ari direnentzat, helduleku bat
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.