Martxan da berriz ere tamaina handiko hondakinen bilketa
Koronabirusaren ondorioz, martxoan eten zuen Pasaiako Udalak hondakin hauen bilketa.
Tamaina handiko hondakinen bilketari ekingo diote berriz ere Pasaian. Alarma egoera indarrean sartu zenean bertan behera gelditu zen altzari eta bestelakoen bilketa. COVID-19arekin kutsatzeko arriskua etete aldera, eten egin zuen zerbitzua Pasaiako Udalak.
Gaurtik aurrera, berriz ere utzi ahalko dira hondakin horiek, udalak ezarritako tokietan eta ohiko ordutegian. Trintxerpen astelehenetan egingo da bilketa, San Pedron asteartetan, Donibanen asteazkenetan eta Antxon ostegunetan. Irailaren 30era arte, hondakinak 20:00etatik 23:00etara utzi beharko dira.