Ohorezkoa da Allerruren gizonen taldea
Ohorezkoa da Allerruren gizonen taldea. Federazioak ligak bukatutzat ematea erabaki duelako, Lezoko taldea Erregional Ohorezko Mailara igor da.
Ez nahi zuen bezala, baina Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak sasoiko helburu nagusia lortu du: Erregional Ohorezko Mailara igo egin da. Gipuzkoako Futbol Federazioak erabaki du herrialdeko futbol lehiaketak etetea, koronabirusagatik, eta horrek ondorioak izan ditu Allerruren zereginean: mailaz igo dira.
Izan ere, Iñigo Sarasuak entrenatutako taldea Erregional Preferenteko lider zen liga eten zenean, martxoaren hasieran, 45 puntu zituen lehen posturan izateko, 44 zituzten Deusto eta Vasconia taldeen aurretik. Federazioak erabaki duenez igoerak bai, baina jaitsierarik ez egotea, Allerru onuradun izan da.
Beraz, zelaian ospatu nahi bazuten ere, Allerru ohorezkoa da.