Pasaia KEren bigarren taldea, Erregional Preferentera
Igoera faseko lehen postuan zirela, federakundeak amaitutzat jo du liga. Antxotarrak Gipuzkoako bigarren maila nagusian leihatuko dira datorren sasoian.
Pasaia Kirol Elkartearen bigarren taldea Gipuzkoako Erregional Preferentera igo dira. COVID-19 izurriteak aurtengo denboraldia amaitutzat jotzera behartu Gipuzkoako Futbol Federazioa. Gauzak horrela, sailkapena errespetatzea erabaki dute eta aurreikusita zeuden igoerak gauzatzea. Jaitsierarik ez da izango.
Pasaia KEko bigarren taldea, Lehenengo Erregional mailako igoera fasean murgilduta zegoen alarma egoera indarrean sartu zenean. Martxoan, liga eten zen unean, antxotarrak bigarren multzoko lehen postuan ziren 13 punturekin.
Estu lortu du igoera Pasaiak. Lehen multzoan, Usurbilek 13 puntu zituen ere, baina erratio okerragoa izanda, antxotarrentzat izan da saria. Ezin izan dute igoera berdegunean gauzatu. Dena dela, sasoi aparta egin dute eta horri esker datorren denboraldian Gipuzkoako bigarren maila nagusian izango dira antxotarrak.