Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Pertsianak itxita, baldintza duinen eske

Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.

Gaurko iniziatiban parte hartu duten ostalariak, Zumardian. Argazkia: Ostari Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/11

Konfinamenduaren arintzearekin batera, gaur zuten tabernek terrazak zabaltzeko baimena. Neurri zehatzak hartu behar izan dituzte; bezeroek ez dute taberna barrura eskatzera joaterik, terrazak kopuru zehatz batean mugatu behar dituzte, mahaien arteko gutxieneko distantzia bermatu, baita mahaian bertan esertzen direnena ere.

Neurriarekin ikuspegi kritikoa duten ostalariak badira. Ez dute ulertzen terrazak zabaltzeko presa, ezjakintasuna nagusi den agertoki batean, are gutxiago, beraien ustez, ez denean bermatzen langileen eta bezeroen osasuna, eta planteatutako neurriekin, gainera, taberna askorentzat bideragarria ere ez denean. Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.

Beren establezimenduetako terrazak zergatik ez dituzten zabaldu azaltzeko, zein neurriarekin desadostasuna erakusteko agerraldia egin dute Ostariko 30 kideek gaur goizean. Zumardian egin dute agerraldia. Bertan erakutsi dute ezarritako baldintzekin ez duela zentzurik ateak zabaltzea. Gero, herrian barrena protesta egin dute, kartelak soinean, beren negozioak zabaltzeko baldintza duinak eta osasun bermeak eskatuz.

Haritz Ertzibengoa Gaztelumendi Gaztelu Ostatuko jabe eta Ostari elkarteko bozeramailearekin hitz egin du HITZA-k. Presa handia izan dutela ostalaritzako establezimenduak zabaltzeko salatu du Ertzibengoak.”Goizegi da gure ustez, eta osasun segurtasuna ez dago bermatuta. Negozio gisa, gainera, neurri horiekin ez da bideragarria gure egoera”. Moduekin, erabakitzeko erekin ere kexu azaldu da Ostariko kidea. Ez daude elkarte horretan Errenteria-Oreretako ostalaritza establezimendu guztiak bilduta, baina erreferentziazkoa da, eta Ostariko inork ez du gaur terraza zabalduko.

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak eragina izan duen zalantzarik ez dago, baita ostalaritzan ere: “Establezimenduetako batzuk oso txikiak dira, eguneko ekonomia dute, eta gaur sartu den dirua atzo gastatua zegoen. Horrelako egoera batek, are gehiago larriagotzen ditu berez zeuden baldintza horiek. Babestuta sentitzen ginen ERTE-ekin, baina neurri berriek aukera ematen digutenez zabaltzeko, eta ez irekitzea gure erabakia denez, ERTE-en inguruan penalizazioak sortuko dira. Baimena baldin baduzu, eta ez baduzu zabaltzen, hasi behar da langileen gizarte segurantzako kuotaren portzentaje bat ordaintzen. Bultzatzen ari dira zabaltzera, baina guk ikusten dugu ez dela bideragarria, osasun aldetik, eta ekonomikoki”.

Ateak itxita izanda ere, beste hainbat gasturi ere aurre egiten jarraitu behar dutela nabarmendu du Ostarikoak: “Alokairu gastuak ez dira eten, maileguaren kuotak, seguruak…”.

Babesa eskatu du Ostarik. “Babesa desagertzen hasi da poliki-poliki, eta denok ulertu dezakegu hau ez dela ez ekainean ez uztailean ere konponduko. ERTEak ekainaren 30era arte mantenduko direla esaten ari dira. murriztut.a baina mantenduko direla. Eta hortik aurrera zer? Udara ez da betikoa izango, aforoa mugatuta egongo da, segurtasun neurriak mantendu beharko dira ziurrenik. Horri begira, ez dugu sentitzen babes bat”. Beste eskaera, Ostariren arabera oso garrantzitsua, informazioa: “Zehatza. Ezinbestekoa da hori gure estrategiak erabakitzeko. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian atzo gauerdian argitaratu zuen neurria. Horrela hartu behar ditugu guk erabakiak? Ireki edo ez ireki erabakitzeko zer zioten itxoin behar duzu eta zortzi ordu lehenago atera dituzte baldintzak. Informazio zehatzik ez dago ondorioen gainean, erabakien gainean. Ez dira moduak gauzak egiteko”.

Establezimendu txikiak direla beraienak baina sektore “potentea” dela nabarmendu du Ertzibengoak: “Azkenean jende asko bizi gara sektore honetatik, familia asko. Gaude establezimendu arduradunak, baina daude langileak, daude hornitzaileak, jende mordoa”.

Erabakiak hartzeko garaian, tokian tokiko errealitateak aintzat hartzearen falta sumatzen duela esan du, gainera Ertzibengoak, “hori jada ikuspuntu pertsonala da, baina”.

Ostalariak irrikan daudela lanean hasteko, negozioen ateak zabaltzeko eta bezeroekin egoteko esan du azkenik Ertzibengoak, “baina nahi dugu modu duin batean izatea, gure zerbitzuen kalitate ona bermatuta, eta bideragarritasuna mantenduta”.

Ondoko bideoa eta argazkiak Ostari Elkartearenak dira.




 

Erlazionatutako edukiaIker Colino: «Baldintza horietan ez da errentagarria taberna irekitzea»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.