Positibo berri bakarra Oarsoaldean
Positibo berri bakarra Oarsoaldean, Osasun Sailak azken orduetan bildu dituen datuen arabera. Errenteria-Oreretakoa da infektatu hori.
Osasun Sailak gaur eman du koronabirusaren eraginaren gaineko txostenaren berri, atzoko 20:00etan bildutako datuekin. Horren arabera, Oarsoaldean infektatu berri bakarra dago, Errenteria-Oreretakoa hain zuzen ere.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 9ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR nahiz test azkarrenak.
- Errenteria-Orereta: 119 (+1)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.