
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten, 65 urtetik gorakoak diren eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko eskatu dute Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten bederatzi alderdi politikok.

Altzaten ur jolas parkea egiten hasi dira. Udalak espero du udarako bukatuta izatea, baina erabiltzeko ikusi beharko da zein den koronabirusaren bilakaera.

Gauekoak ikuskizuna Dantza Ikuskizun Onenaren atalean lehiatuko da.

Bullying LGTBIfobikoa nerabeengan eta homosexualitatearen despenalizazioaren gaineko bi hitzaldi antolatu ditu LGTBI+ Mahaiak.

Hitzordua eskatua zuten zergadunek, gaurtik aurrera ogasunaren bulegoetara joan daitezke errenta aitorpena era mekanizatuan egitera.

Pasaiako Udalak bi maskara sorta jaso ditu eta proportzionaltasunez banatuko dira lau barrutietan.

Linea eta ordutegien benetako erabilera oinarri hartuta egin dute aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehienezko edukiera betetzen dela bermatzeko: 32 pertsona autobus handietan, eta hamar, mikrobusetan.

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zortzigarrena.

Turismo arloko enpresa eta langileei egongo da zuzendua #NikOarsoaldean kanpainaren hurrengo online ikastaroa. Hilaren 14an egingo da, 10:00etatik 11:00etara.

COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldeko lau herrietan. Beraz, Errenterian 119 kasu metatu daude, 50 Pasaian, 25 Oiartzunen eta 21 Lezon.

Alarma egoerak ezarritako mugikortasun murrizketak direla eta, ordutegi laburragoa izan du motorak azken asteetan.

Konfinamendua arintzea helburu duen fasean zein prebentzio neurri hartu behar diren gogorarazi ditu udalak. Establezimenduentzako gomendioak ere aipatu dituzte.