4200 maskara kirurgiko banatuko dira Pasaian
Pasaiako Udalak bi maskara sorta jaso ditu eta proportzionaltasunez banatuko dira lau barrutietan.
4200 maskara kirurgiko banatuko dira Pasaian gaur eta bihar. Pasaiako Udalak bi maskara sorta jaso ditu eta maskara horiek lau barrutietan proportzionaltasunez banatuko dira.
Gaur (hilak 12) Donibanen eta San Pedron banatzen ari dira, udaletxe eta alkateordetzaren aurrean. Bihar (hilak 13) Antxo eta Trintxerpeko azoketan banatuko dira 9:00etatik aurrera. Pasaiako herritartasuna egiaztatzeko, NAN-a erakutsi beharko da.