Baina portuaren gainbehera ere iritsi zen. Orduan zer?
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zortzigarrena.
Errenteria Erdi Aroan. Irudia: Errenteriako Udala Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zortzigarrena.
Argi dago gure bizitza ez dela mugiezinezko kontua. Martxoaren 15etik bizi dugun egoerak ideia hori areagotu digula uste dut, egun batetik bestera zer jazoko den Jaungoikoak ere ez dakiela. Dena den, ez da gauza berria: gure amona zenak, egungo Maite tabernan lan egin zuenak, behin baino gehiagotan aipatzen zuen Madalena jaiak prestatzen ari zirela gerraren eta erreketeen gerturatzearen berri izan zutela;ondorioz, korrika eta presaka dena utzi eta ordura arte festa giro egoki bat prestatzeko buruan zuten lan guztia pikutara bidali zien… orduko madalenak, baita ondorengo 40 urteak ere.
Prozesu historikoak ekidiezinak dira, abiadura ezberdinetan izanda ere, era batera edo bestera jazoko dira; horri aurre egin edo nola moldatzean datza gakoa. Portuarekin beste horrenbeste gertatu zen. Gainbehera baino, honen urruntzeaz eta jardueren eraldaketaz hitz egin beharko genuke. Dena den, pixkanakako eta gorabeheraz beteriko prozesua izan zen, Lourdes Odriozolak ontzigintzaren inguruan ondo adierazi bezala. Egia da aurreko mendeetako oinarriak eraitsi egin zirela, baina zantzuak aldez aurretik ematen hasiak ziren. Edonola ere, Errenteriaren ekonomiak transformaziorako bideari ekin zion baita garai hartan ere, industriari leku eginez…
