COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldeko lau herrietan
COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldeko lau herrietan. Beraz, Errenterian 119 kasu metatu daude, 50 Pasaian, 25 Oiartzunen eta 21 Lezon.
Osasun Sailak gaur eman du koronabirusaren eraginaren gaineko txostenaren berri, atzoko 20:00etan bildutako datuekin. Horren arabera, ez da kasu berririk izan Oarsoaldeko lau herrietan azken orduetan. Orotara, gaitza duten edo izan dutenen datu metatua 215ekoa da.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 10eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR nahiz test azkarrenak.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.