Errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dute Oarsoaldeko lau udalek
Hitzordua eskatua zuten zergadunek, gaurtik aurrera ogasunaren bulegoetara joan daitezke errenta aitorpena era mekanizatuan egitera.
Gaurtik aurrera zergadunak ogasunaren bulegoetara joan daitezke, errenta aitorpena modu mekanizatuan egitera, betiere aldez aurretik hitzordua eskatu badute. Era mekanizatua aukeratzen dutenei, euskaraz egitera animatu dituzte, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek.
Errenta aitorpena Euskaraz egin nahi izanez gero, bulegoan dagoen langileari adierazi beharko zaio besterik ez. Norberak ere egin dezake, euskarazko aukera sakatuz sisteman. Ogasunarekiko eta administrazioarekiko harremanetan euskarari bide ematearen garrantzia nabarmendu dute Oarsoaldeko lau udalek.
Euskaraz egiteak gainera, saritxoa izango du. Errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean bi lagunentzako otordu bat zozkatuko da. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, honako formulario hau bete.