Herriko autobusen maiztasuna ugaritu dute
Linea eta ordutegien benetako erabilera oinarri hartuta egin dute aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehienezko edukiera betetzen dela bermatzeko: 32 pertsona autobus handietan, eta hamar, mikrobusetan.
Zerbitzu urbanoaren tarifak garestituko dituzte apirilaren 1etik aurrera. Erabilera handiena duten ordutegietan, ugaritu egin dute autobusen maiztasuna, lehen faseko neurriekin pertsonen mugikortasuna, harri barruan, handitu egingo dela aurreikusita. Hala, %55 ugaritu dute autobus zerbitzua, jende gehien dagoen ordutegian, eta 14:30ak arte, maiztasuna 30 minutukoa da atzotik.
Linea eta ordutegien benetako erabilera oinarri hartuta egin dute aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehienezko edukiera betetzen dela bermatzeko: 32 pertsona autobus handietan, eta hamar, mikrobusetan.
Garraio publikoaren barruan nahitaezkoa da maskara erabiltzea.
