Motora zerbitzua ohiko ordutegian eskainiko da
Alarma egoerak ezarritako mugikortasun murrizketak direla eta, ordutegi laburragoa izan du motorak azken asteetan.
Pasa San Pedro eta Donibane lotzen dituen motora ohiko ordutegian ematen ari da zerbitzua. Hortaz, hauxe izango da ordutegia; astelehenetik ostegunera, 6:30etatik 23:00etara, ostiraletan, 6:30etatik 24:00etara, larunbatetan 7:00etatik 24:00etara eta igandetan 8:00etatik 23:00etara.
Alarma egoeraren ondorioz, ordutegi murriztua izan du motorak azken asteotan. Egungo egoera aztertuta, ohikotasunera itzultzea erabaki du Pasaiako Portu Agintaritzak.