Normaltasun berrirako turismo eredua izango da aztergai ostegunean
Turismo arloko enpresa eta langileei egongo da zuzendua #NikOarsoaldean kanpainaren hurrengo online ikastaroa. Hilaren 14an egingo da, 10:00etatik 11:00etara.
Koronabirus izurriteak dakarren krisi ekonomikoak bereziki joko dituen hainbat sektoreetako bat, turismoarena da. Normaltasun berriak, berriz ere bidaiatzeko aukera eman dezake. Baina birusa desagertu ezean, turismo eredua bestelakoa izango da. Normaltasun berrirako turismo eredu hori izango dute eztabaidagai hilaren 14an (osteguna) 10:00etatik 11:00etara #NikOarsoaldean kanpainaren seigarren webinarrean.
Turismoa, nola egokitu normaltasun berrira ikastaroan, pandemiak turismoan eta turisten joerengan izan duen eragina aztertuko dute, aprendedeturismo.org-ko Raul Garciaren gidaritzapean. Guztiz doakoa izango da eta Zoom plataformaren bitartez egingo dute. Izen emateak, sarbide honen bidez.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, 943 494 129 telefono zenbakira deituz.