Bigarren egunez jarraian, kutsatu berririk ez Oarsoaldean
Beheranzko joera baieztatzen ari da Oarsoaldeko lau herrietan, eta bigarren egunez jarraian, ez da kasu berririk izan eskualdean.
Osasun Sailak gaur eman du koronabirusaren eraginaren gaineko txostenaren berri, atzoko 20:00etan bildutako datuekin. Horren arabera, ez da kasu berririk izan Oarsoaldeko lau herrietan azken orduetan. Orotara, gaitza duten edo izan dutenen datu metatua 215ekoa da.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 10eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR nahiz test azkarrenak.
Errenteria-Orereta: 119 (=)
Pasaia: 50 (=)
Oiartzun: 25 (=)
Lezo: 21 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.