Liburuak bueltatzeko aukera izango dute erabiltzaileek, baina ez fisikoki maileguan hartzeko. Oraindik ez dago irekitzeko zehatzik, baina prestatzen ari dira.
Egoera aldatu dela eta txosten berri batean lanean ari direla teknikoak azaldu dio HITZA-ri Osasun Saileko teknikari batek. Txosten eredu berriak zein datu bilduko dituen ez dute jakinarazi, "epidemiologoek ezarriko dituzte, orain arte bezala, irizpideak".
Pasaiako Udalak eskerrak eman dizkie balkoietara atera diren artista guztiei, baina jarduera horiek eteteko eskatu diete, arinaldia hasi dela eta.
Euskal Herriko Sahararen aldeko Elkarteek laguntza eskatu dute, COVID-19aren pandemiak mugak itxiarazi eta baliabideak murriztu dituelako.
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, Hamargarrena.
Telematikoki bilduko da bigarren aldiz Pasaiako liburutegien irakurketa kluba. Yoseba Peñaren 'Harian' izango dute eztabaidagai, Xabier Etxanizek gidatutako saio irekian.
Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Aitor Albistur izango dira gaurko protagonistak Herri Biziaren agertoki berezian, eta 18:00etan eskainiko dute prestatu duten emanaldiaren estreinaldia.
Berria egunkaria sortzaileei tokia emateko plaza sortu du pandemia egoera honetan. 29. ekitaldian idazle oiartzuarraren txanda izan da.
Malen Etxeberria Arzakek eta Josu Vidal Maritxalarrek osatu dute argazki lehiaketaren podiuma. Bada zer ikusi Antxoko balkoi eta leihoetatik.
Euskararen presentzia bermatu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak errespeta daitezen esamolde horiek euskaraz dituzten kartel eta errotuluak sortu ditu Bai Euskarari komunitateak.