Amaitutzat jo dituzte balkoietako musika emanaldiak
Pasaiako Udalak eskerrak eman dizkie balkoietara atera diren artista guztiei, baina jarduera horiek eteteko eskatu diete, arinaldia hasi dela eta.
Konfinamenduan zehar, etxeetako balkoi eta leihoak arnasgune hutsa izateaz gain, oholtza ere izan dira hainbat kasutan. Erresistentzia eta aisialdirako ikur bihurtu dira balkoietan egindako jarduerak. Orain arte baimenduak izan dira, baina baimen hori etetea erabaki du Pasaiako Udalak.
Balkoietara atera diren artista guztiei eskerrak eman dizkiete, baina emanaldiak eteteko garaia dela adierazi du Udaltzaingokoak. Arinaldia dela eta, zaratei dagokien ohiko araudia izango da indarrean hemendik aurrera.