Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Bost kaleko herritik hamabost auzoko herrira

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, Hamargarrena.

Harresia. Argazkia: ereiten.eus
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/14

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamargarrena.

Bost kale zituen Errenteriak orain 700 urte; egun, hamabost auzo ditu. Bidean gune historikoaren inguruan eraikitzen jarraitu zuten eta hirigunearen itxura erabat aldatu: sarbide ateak desagertu ziren, padurak lehortu egin zituzten, portu txikia desagertu zen… Pena da arrasto horiek guztiak desagertu izana ezta?

Bai, zalantzarik gabe. Eraldaketa horrek guztiak zeharo itxuraldatu ditu Errenteria eta bere inguruak harik eta Erdia Aroan eta Aro Berrian itsasoak izan zuen paper garrantzitsua estali eta ahantzi arte. Dena den, garaian garaiko kontu eta prozesuak dira.

Askotan horretaz jabetzeak lan handiak ematen dizkigu. Duela 20, 50, 100, 500 edo 1.500 urteko kontuak egungo begiekin aztertzeko joera handia dugu; futbolean bezala, Historian mundu gutzia da entrenatzaile. Oso erraza da kalean eta sofaren goxoan gaudenok duela 300 urteko baserri bat bere horretan mantendu dadila eskatzea, Aralarko txaboletarako bideak dauden bezala gera daitezela eskatzea, edo orkatzak gure mendietan ikustearen bukolikotasunez gozatzea, baina, bertatik lan eta bizi direnek, beraien beharrak dituzte.

Berdin gertatzen da egunerokotasunarekin. Garai guztiek, beren behar nagusi edo lehenetsiak dituzte, eta mende haietan ez zituzten gaur egun ditugun abantaila teknologikoak edota gauzak beste modu batera egin eta ikustarazten laguntzen diguten tresnak izan. Dena den, ondarearen aurkako txikizioak ere aurrera darraiela ezin dugu ahaztu. Delirium Tremens taldeak salatzen zuen bezala, aurrerapenaren izenean denak balio du. AHTren —Abiadura Handiko Trena— aitzakiarekin, Ergobian dagoen Erbitegi baserri berezia eraitsi nahi izatea edo, gurera etorriz, Kapitain Etxeko labea porlanez estaltzea eta Santxo Enea 23ko armarria suntsitzea ez zen gaztelarren, frantsesen, Frankismoaren edo sunsuncordaren errua izan; egungo gizartean gertatu eta gertatzen diren ekintzak dira.

Bestalde, ondarea, Historiaurre, Erdi Aro edo Aro Berriari ez ezik, industria, teknologia edo trenbidearen garapenari ere lotu behar zaio. Garai ilunagoak, eta agian zikin eta zatarragoak gerta daitezke, baina finean gure iragana, zer ginen eta zer izan nahi dugun —edo ez dugun izan nahi— gorpuzteko berebiziko tresna dira.

Errenteriak, beste hainbat tokik bezala, galera nabarmena bizi izan du, baina zorionez badira zenbait arrasto eta horiek ezagutarazteko iniziatibak. Gainera, industria-ondare hori gugandik denboran gertuagoko errealitateen aztarna izaki, jendearen bizipenak balioan jartzeko aukera ematen digu, eta dokumentuek beraiek askotan azaleratzen ez dituzten ikuspegiak elikatzeko baliabide paregabeak dira.

Egia da, ondare guztia mantentzea ia ezinezkoa dela, baina zorionez, berrerabilerak eraisketaren aurkako alternatiba interesgarria dakar, Errenterian bertan ikus daitekeen moduan.

Egoera hori ere aurrerapenari, eta aldez aurretik egindako akatsei zor diogu. Finean, gehiago ikasten da ibilian, geldirik baino.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.