COVID-19aren gaineko esamoldeak, euskaraz
Euskararen presentzia bermatu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak errespeta daitezen esamolde horiek euskaraz dituzten kartel eta errotuluak sortu ditu Bai Euskarari komunitateak.
Eguneroko bihurtu dira azken asteetan COVID-19ak eragin duen alarma egoeraren harira, horrekin lotutako hainbat esamolde erabiltzea, saltokietan eta ostalaritza gunetan, batez ere. Euskararen presentzia bermatu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak errespeta daitezen esamolde horiek euskaraz dituzten kartel eta errotuluak sortu ditu Bai Euskarari komunitateak.
25 esamolde ezberdin bildu dituzte, denak euskara hutsean, zein elebitan —euskara-gaztelera, euskara-frantsesa—. Hemen eskura daitezke.