Hilaren 18an egingo da irakurketa klubaren hurrengo saioa
Telematikoki bilduko da bigarren aldiz Pasaiako liburutegien irakurketa kluba. Yoseba Peñaren 'Harian' izango dute eztabaidagai, Xabier Etxanizek gidatutako saio irekian.
Pasaiako Liburutegien irakurketa klubak hilaren 18ko (astelehena) 19:30etarako deitu du hurrengo saioa. Apirilean bezala, bilkura telematikoa izango da, liburutegiek itxita jarraitzen baitute. Lehen saio telematikoa arrakastatsutzat jo zuten eta datorren astelehenean bide beretik joatea espero dute.
Yoseba Peña idazlearen ‘Harian’ izango da jorratuko duten liburua eta ohi bezala Xabier Etxaniz Rojo arituko da gidari lanetan. Saioa irekia izango da, eta parte hartzeko nahikoa izango da liburutegiarekin harremanetan jartzea posta elektronikoz.