Lide Etxeberria Arzakena da balkoietatik egindako argazkirik onena
Malen Etxeberria Arzakek eta Josu Vidal Maritxalarrek osatu dute argazki lehiaketaren podiuma. Bada zer ikusi Antxoko balkoi eta leihoetatik.
Lide Etxeberria Arzakek irabazi du Antxoko balkoi eta leihoetatik egindako argazkien lehiaketa. Antxoko Topaguneak, gaur eman ditu ezagutzera argazki onenen izenak. Hala ere, erabakia demokratikoa izan da, herritarrek aukeratu baitituzte irabazleak, bozketa bidez.
Malen Etxeberria Arzakek bukatu du bigarren postuan eta Josu Vidal Maritxalarrena izan da hirugarren argazkirik onena. 24, 10 eta 8 boza jaso dituzte hurrenez hurren. Topagunearen Twitter kontuan ikusgai dira hiru argazkiak.