Azken 48 orduetan ez da gehitu infektatuen kopurua Oarsoaldean
Azken 48 orduetan ez da gehitu infektatuen kopurua Oarsoaldean. Osasun Sailak berriz ere ekin dio herrietako informarioa emateari.
Osasun Sailak berriz ere herriz herrikako datuak emateari ekin dio, atzoko hutsunearen ondoren. Zabaldu duten txostenean, azken bi egunetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Horren arabera, azken 48 orduetan (atzoko 00:00ak arte), ez da positibo berririk izan Oarsoaldean.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 12ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Bestalde, Bidasoko ospitalean hiru gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.