Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Egunean Behin on egiten duelako

Euskal herritarren app kuttunen artean kokatu da Egunean Behin. Jokoaren formatua ohikoa izan arren, euskarazkoa eta gertukoa izatea dira zalantzarik gabe aplikazioaren arrakastaren gakoak.

Errenteria-Orereta,Lezo
2020/05/15

Egunean Behin jokoaren arrakastak erakutsi du, mundu globalizatu eta digital batean, gertutasunak eta nortasunak balio erantsi izaten jarraitzen dutela. Jokoak arrakasta izan zuen hasieratik, herritarren app kuttunen artean jarraitzen du. Pasaian, Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Irunen daude bertan aritzeko talde antolatuak, HITZA-k jakin duenez.

Jokoaren dinamika bera sinplea da; erabiltzaileak interes orokorreko 10 galdera erantzun behar ditu, zenbat eta azkarrago hobe. Denbora marka eta asmatutako galderak uztartuz, hainbat puntu jasoko ditu erabiltzaileak eta horien arabera postu jakin bat izango du asteroko sailkapenean. Izenak dion bezala, egunean behin jokatu beharreko partida izango da, eta eskerrak, askok eguna jokatzen pasako lukete bestela.

Jokoa, beraz, entretenigarria da, baina formatua ez da berria. Gertutasuna eta tokiko izaera dira zalantzarik gabe CodeSyntax enpresak sortutako app-aren indarguneak: euskarazko jokoa da, eta galderak edozeinek erantzuteko modukoak dira.

Taldeka beti hobe

Galderak erantzutea baino, norberaren erabiltzailearen izena sailkapenean ongi kokatua ikustea da sari nagusia. Sari hura are eta handiagoa da atzean utzitakoak lagunak izanda, astebetez zirikatu ahalko zaielako. Egunean Behin app-ak norberaren kontaktuekin taldeak osatzeko aukera ematen du. Herri mailan, kuadrillan, auzoan ala elkartean, asko ugaritu dira Egunean Behin taldeak. Oarsoaldean, Errenteria-Oreretako Laur Haizetara Euskalzaleon Topaguneak, Pasaiako Euskaraldiak, eta Piztu Lezok besteak beste, taldeak sortu dituzte. Bidasoan ere Irungo Aitzondo Euskara Taldeko kideek, adibidez, taldea sortu dute. Oiartzungo taldeak Oiartzungo jendia du izena. Ehunka dira Oarsoaldean eta Bidasoan Egunean Behin-en zaleak.

«Pixkanaka» hartu zion gustua jokoari Sanj erabiltzaileak [jokoan erabiltzen duen izena da; ez du benetazko izenik esan nahi], eta gaur egun goizeroko ardura nagusien artean du: «Esnatu berritan egiten dudan ia lehen gauza Egunean Behin-en galderak erantzutea da». Harrapatu du, bai, egunari ekiteko moduari ere eragiten baitio: «Aitortzen dut ongi egiten dudanean lanera alai joaten naizela. Aldiz, gaizki egiten badut, muturtu eta lo gutxi egin dudala esanez engainatzen dut nire burua». Lagunekin hainbat taldetan jokatu ondoren, urrats handiago bat eman nahi zuela erabaki zuen Sanj-ek. Herritar asko biltzen zituela eta, Lau Haizetarak egindako taldearekin bat egin zuen, «nire burua neurtzeko talde egokia dela deritzot». Taldeen atzean helburu herrikoi bat izan ohi da. Kasu honetan, adibidez, euskaldunen komunitatea «kohesionatzen» du, Sanj erabiltzailearen esanetan.

Piztu Lezok ere talde propioa du. Harrera zabala izan du. «250 lagun inguru izena emanda eta 180 partaide aktibo» daudela dio Aitor Salaberria taldearen sortzaileak. Harentzat ere hizkuntza izan zen mugarri nagusia: «Euskarazko Trivial bat sortu zela jakitean, Lezon euskarazko jokoei tartetxo bat eskaintzeko modu polita iruditu zitzaigun». Itxialdia iritsi baino lehen, gori-gori zegoen sailkapenaren goiko postuetan kokatzeko lehia, baita batzuen identitatea ezagutzeko jakin-mina ere. «Batzuk izen erdi-kamuflatuak dituzte eta jendeak aurreratu duena zein ote den jakin nahi du. Horrelako pikeak izan dira, bai», azaldu du Salaberriak.

Datozen hilabeteei begira, ez dirudi jokoak indarra galduko duenik, Lezon ez behintzat. Jokoa hain da azkarra, ez duela denborarik ematen aspertzeko, eta gainera, partaideak herrikideak izatea nahikoa da «lehiakortasuna eta tentsioa» mantentzeko, Aitor Salaberriaren aburuz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.