Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Eta trena ere heldu zen Errenteriara

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, 11. galdera da.

Tren elektrikoa Pablo Iglesias kaleko geltokian. Topoa trena baino beranduago heldu zen. Argazkia: Kutxako Fototeka
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/15

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, 11. galdera da.

XIX. mendean heldu zen trena Errenteriara. Zer suposatu zuen horrek herriaren garapenerako?

Hemen ere, Miguel Angel Barcenillak nire lekua hartu beharko luke. Halako prozesu guztiek bezala, argiak eta ilunak ekarri zituen. Industrializazioa, komunikazioa eta garraioa areagotu, denborak laburtu eta aukera berriak eskaini zituen; baina gizartean ondorioak ere izan zituen eta tentsioak sortu. Alde horretatik, trenbidearen eraikuntza eta industrializazioaren hastapena estuki loturik daude. Halakoak, eragin handiko prozesuak dira, bereziki epe motzean, eta horrek, nahitaez, aurreko egoerarekin talka egin dezake.

Trena ere, bi aldeko txanpona izan zen, Gainera, oso lorratz bitxia utzi du bertsolaritzan.  Gure kulturan horren errotua dagoen jardun hori Luzia Alberroren  tesi gai izan da, iturri historiko moduan duen erabilgarritasuna aztertuz.  Besteak beste,  trenbidearen ingurukoak ere jo muga izan ditu, Txirritaren bertsoak eta Errenteriarentzako horren adierazgarria den Xenpelarrenak erkatuz.. Azken horren kasuan, garrantzia handiagoa dute, eraikuntzaren garaikideak zirelako, Txirrita gertu bazegoen ere.

Xabier Letek abestu zituen Xenpelarren bertso horiek ez zuten prozesua oso leku onean utzi, bereziki, lan egitera etortzen ziren frantziarrak.  Txirritak dena positiboa ikusten zuena, errenteriarrak ilun baino ilunagotzat jotzen zuen; batek teknologiaren ona azpimarratzen zuen moduan, Xenpelarrek gizartean zuen eragin latza agerian uzten zuen. Agidanez, mota guztietako frantsesak etortzen ziren, eta berak herritik bota nahi, baina ezin. Batek baino gehiagok bertsoak lehen begiratuan irakurriko balitu, akaso, Salvini, Orban eta urrutira joan gabe dagoen bestelako jendilajearen pare jartzera iritsiko litzateke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.