Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
PUBLIERREPORTAJEA, PASAIAKO UDALA

Konfinamenduan ere, konpromisoa oinarri

Itxialdiak iraun dituen aste luzeetan, Pasaiako Udalak emakumeekiko konpromisoari eutsi dio. Indarkeria matxistaren biktimei emandako arreta zerbitzua eta jabetze eskola telematikoki bermatu dira alarma egoeran.

Estudioan egiten zen 'Ahotsak uhinetan' saioa, etxetik egin dute konfinamenduan.
Pasaia
2020/05/15

Koronabirus izurritea kontrolik gabe hedatzen ari zela ohartzean, agintariek konfinamendua ezarri zuten, etxean gelditzea seguru mantentzeko modurik eraginkorrena zelakoan. Bizilekuak espazio fisiko segurua izan beharko luke. Neurri epidemiologikoek, ordea, ez dute aintzat hartzen emakume askorentzat etxea ez dela gotorleku bat, baizik eta genero desorekak indartzen dituen espazio bat.

Konfinamenduak agerian utzi ditu berezkoak diren genero desorekak, eta sarritan, baita indartu ere. Atsedenerako baino, lanerako toki bihurtu da etxea emakume askorentzat. COVID-19ak erakutsi du zeintzuk diren ezinbesteko zereginak. Zaintza lanen garrantziaz hitz egiten da, hari lotutako prekarietatean sakondu gabe. Etxe gehienetan emakumeek arduratu behar dute adinekoen eta haurren zaintzaz. Ohiko etxeko lanak ere haiengan hartu behar dituzte. Hori gutxi balitz, etxe askotan ziurgabetasun ekonomikoari aurre egin beharko diote.

Egoera zaurgarriena, itxialdia erasotzailearekin partekatu behar izan duten andre eta neskena da. Indarkeria matxista jasateko aukerak areagotu ditu konfinamenduak. Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko Berdintasun Arloa, honako konparaketaz jabetu da. Emakunderen arabera, martxoan erdira jaitsi ziren indarkeria matxistari lotutako salaketak. Asko egin zuten gora, ordea, indarkeria matxistaren biktimei babesa emateko aholkularitza zerbitzuetara egindako online kontsultak. Bi datuen arteko elkar eragina oso adierazgarria da.

Konfinamenduak sortutako ‘genero ondoezak’ aintzat hartuta, Berdintasun Arlotik sistemak utzitako berezko hutsune horiek betetzeko ahalegin handia egin dute. Nahiz eta telematikoki izan, oinarrizko bi zerbitzu bermatzearen aldeko apustua egin dute; indarkeria matxistaren biktimei eskainitako arreta eta jabetze eskolako taldeak mantentzea izan dute helburu, eta zailtasunak zailtasun, emaitzak positiboak izan dira.

Biktimei, babesa

Pasaiako Udalarentzat lehentasuna izan da indarkeria matxistari aurre egin behar dioten emakumeen ondoan kokatzea eta baliabideak haien esku jartzea. Egoerara egokitu direla azaldu du Loreto Osa Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintzarako zinegotziak: «Ezagutzen dituzten kasuekin harremanetan jarraitu dute gizarte langileek. Harremana oso estua da». Pertsona horien egoeraren eta beharren jarraipena telefonoz eta Whatsapp bidez bermatzen ari da Pasaiako Udala.

Jarraipen eta babes lan horretan, Oarsoaldeko indarkeriarik gabeko autolaguntza taldearen ezinbesteko ekarpena jasotzen ari dira gizarte langileak. «Taldeak ere bere lana moldatu du eta horri esker sekulako euste lana egiten ari gara», adierazi du Osak. Udalean zein autolaguntzan, indarkeriari aurre egin dioten emakumeei egoera hobeto kudeatzeko estrategiak ematen ahalegintzen dira. Alarma egoerak aurrez aurreko arreta emateko aukera kendu du, baina, egoera berrira egokituz, keinu bat egin nahi izan diete emakume hauei. «Guk nahi duguna da haiek jakitea hemen gaudela, gure esku dauzkagun aukera eta baliabide guztiak haien egoera hobetzeko erabiliko ditugula», dio zinegotziak.

Saretzeko modu berriak

Jarraipenarekin batera, ahalduntzerako eta elkar zaintzarako espazioak bermatzeko ahalegina egin du Gizarte Ekinza Saileko Berdintasun Arloak. Ahalduntze eta saretze prozesuei dagokienez, Pasaian sare horiek ehuntzeko ezinbesteko tresnatzat agertu da jabetza eskola. Bertan osatzen diren taldeak, arlo formatiboaz harago, garrantzi handikoak suertatu dira emakumeen arteko elkartasun harremanak sortzeko eta ondorioz, ahalduntze pertsonal zein kolektiborako. Pasaiako Berdintasun Mahaian biltzen diren eragileek bultzatuta, gogoetarako eta elkarrengan eragiteko espazioa da jabetze eskola. Aurten 150 emakume baino gehiagok izena eman dute bertan eskaintzen diren ikastaroetan.


Hezkuntza hutsa baino askoz gehiago delako, jabetze eskola ere egokitu dute egoera berrira, telematikoki. Harro dago Kontxi Lopez eskolako dinamizatzailea, «eskaintzari eta taldearen batasunari» eutsi baitiote konfinamenduan zehar. Hainbat ikastaro dinamizatzen ditu Lopezek, besteak beste, Logela propioa eta Ahotsak uhinetan taldeak. Esperientzia berria izan arren, moldatu da: «Tailerraren arabera gauza ezberdinak egin ditugu, baina batez ere taldea zaintzeaz arduratu naiz, euskarri ezberdinen bitartez. Bakarkako arreta ere eskaini diet». Badira jabetza eskolarekin bat egiterik ezin izan dutenak, sarritan, alarma egoeraren ondorioz zaintza lanak areagotu zaizkielako.

Kreatiboak ere direla frogatu dute eskolan, izan ere, pantailak eta kamerak gailentzen ari diren honetan, eskuz idaztearen onuretara jo dute haiek «Nire logela eta Kurrikulum ezkutuak ikastaroetan, norberaren bizitzan oinarritutako eduki bat idatzi behar dute, haurtzarotik hasita». Ekintzak ez dira eten jabetze eskolan; ahalduntzea eta elkar zaintza ere ez. Esan bezala, hezkuntza hutsa baino askoz ere gehiago da eskolak ematen duena. Batzuentzat bakardadeari aurre egiteko modua da, beste batzuentzat hausnarketarako gunea da, edota sinpleki emakumeekin saretzeko aukera ematen duen espazio bat. Kasuistika zabala da, baina finean, arnasgune bat da denentzat, espazio seguru bat, alegia. Bada, espazio hori euskarri digitaletara eramateko gai izan direla nabarmendu du dinamizatzaileak: «Modu birtualean bada ere, elkar zain gaitezke. Eskolan egiten dugun lana oso garrantzitsua dela frogatu da berriz ere».

Denei bezala, haiei ere egoerak gainezka egin zien martxoan, baina oztopoei aurre egiteko eta erronketara egokitzeko ahalmena erakutsi dute Pasaiako Jabetze Eskolan. Kontxi Lopez ziur da indartsuago atera direla itxialditik, «salbuespenezko egoera batean antolatzen eta saretzen jarraitzeko gai izan gara, norberaren etxetik bada ere».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.