Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Tabernek terrazen eremua zabaldu ahalko dute

Ostalariek taberna eta jatetxeen terrazak zabaltzeko baimena emango du Pasaiako Udalak gainontzeko udal talde politikoekin adostuta.

Terrazen %50a bete ahalko da, hau da, ohikoan izaten dituzten bezeroen erdia
Pasaia
2020/05/15

Lehen fasea indarrean denetik taberna eta jatetxeen terrazetara joateko aukera dago. Baina COVID-19arekin kutsatzeko arriskua ekidite aldera, segurtasun neurri zorrotzak hartu behar izan dituzte ostalariek gutxieneko tartea zaintzeko. Bada, neurri horiek zertxobait arintzea erabaki du Pasaiako Udalak. Gainontzeko udal taldeekin adostuta, ostalariek terrazen eremua zabaldu ahalko dute.

Hala ere, terrazen zabaltze hori, baldintza jakin batzuekin egin beharko da. Terrazen %50a bete ahalko da, hau da, ohikoan izaten dituzten bezeroen erdia baino ezingo dira egon. Azalerari dagokienez, gehiago zabaldu ahalko dira terrazak, betiere ondoko lokalen baimena jaso bada, eta haien terraza eta edukiekiko paraleloan badago.

Kupelak eta aulkitxoak kendu behar zituzten hainbat ostalarik, bide publikoan zeudelako. Hemendik aurrera lokal horiek mahaitxo bat jarri ahalko dute, terrazak jartzeko lizentziarik ez badute ere. Pasaiako hainbat tokitan, lokalen kanpoko eremua nahiko txikia denez, aparkalekuak kentzeko aukera aztertuko da kasuaren arabera. Neurri guzti hauek Espainiako Osasun Ministerioak araututakoaren arabera hartu dira behin-behinea. Udalak ez du baztertzen aldaketak egin behar izatea.

Moldaketa hauek, babes zabala izan du, Pasaiako Udalan ordezkaritza duten alderdi guztiek babestu baitute eta ostalariekin elkarlanean adostu dira. Terrazen eremua zabaldu nahi duten ostalariek, posta elektronikoz adierazi beharko diote udal teknikariei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.