Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LGTBIfobiaren aurkako bidean, bidelagun ugari

LGTBIfobiaren Nazioarteko Aurkako Eguna izan zen atzo. Errenteria-Oreretako balkoi eta leiho ugaritan egin zuten bat aldarriarekin, eta ortzadar kolorez margotu udalerria eta konfinamendua hamarnaka herritarrek.

Ortzadar koloreko banderak balkoi eta leihoetan LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, iaz. Argazkia: LGTBI+ Mahaia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/18

LGTBIfobiaren Nazioarteko Aurkako Eguna izan zen atzo, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu zituen aurretik zein egun berean Errenteriako LGTBI+ Mahaiak. Ostiralean eta larunbatean bi online hitzaldi zuzeneko antolatu zituen; Bulling LGTBIfobikoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan goiburuarekin, hitzaldia egin zuen Enara Larrainek. Psikologia masterra egin eta EHUko Psikologia Fakultatean tesia egin zuen Larrainek: Bullying LGTBIfobikoa Euskal Herriko nerabeetan: prebalentzia, aldagai psikologikoekiko lotura eta eragina osasun mentalean.

Bigarren hitzaldia berriz, Homosexualitatearen despenalizazioa, 40 urte geroago goiburuarekin,  Julen Zabala eta Gracia Trujillok eskaini zuten. LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean berriz, LGTBI+ banderak jartzera gonbidatu zituen herritarrak LGTBI+ Mahaiak. Argi utzi zuen, gainera, LGTBIfobiaren aurka egitea ez dela solilik LGTBI+ kolektiboko kideen kontuan, gizarte osoarena baizik.

Badirudi mezua heldu dela Errenteria-Oreretako etxebizitzetara; atzo hamarnaka herritarrek egin zuten bat LGTBIfobiaren aurka eta bandera ortzadarra jarri zuten balkoi eta leihoetan batzuk, besteek irudimena erabili eta puxikez osatu zuten. Batean zein bestean, elkartasun irudi ederra atzo ere Errenteria-Oreretak utzi zuena konfinamendutik.

Keinu hori atzo bertan eskertu zuen LGTBI+ mahaiak, eta bidelagun guztiei “eskerrik koloretsuenak” eman dizkie. Keinu bat aske maite eta aske bizitzeko bide horretan izan da, ahaztu gabe, bide osoa egiteko oraindik ere urratsak egitea falta dela eta gizarte osoaren kontua dela.

Gaiaren gaineko erreportajea

LGTBI+ kolektiboa, LGTBIfobia, itxialdiak zein eragin izaten ari den kolektiboaren gain, eta ikastetxeetan kolektiboko kide diren nerabeek zein errealitatea aurkitzen duten azaltzeko erreportajea egingo du HITZA-k ostiral honetako papereko edizioan. Horretarako, Enara Larrain aditu, irakasle eta Errenteriako LGTBI+ Mahaiko kidearekin hitz egingo du HITZA-k.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.