Podemosen zuzendaritzako kide izateko proposatu dute Jon Collar
Espainiako Estatuko zuzendaritza berria osatzeko prozesua martxan du Podemosek, eta zuzendaritza berri horretako kide izateko proposatu du Podemos Euskadik Jon Collar errenteriarra.
Espainiako Estatuko zuzendaritza berria osatzeko prozesua martxan du Podemosek, eta zuzendaritza berri horretako kide izateko proposatu du Podemos Euskadik Jon Collar errenteriarra. Podemos Errenteriako zinegotzia da, Kultura arloko arduradun politikoa da, eta honakoa bigarren agintaldia du. Podemos Errenteria udaleko gobernu taldeko kide da EH Bildurekin batera.
Bozketa prozesu telematikoa, hilaren 21ean (ostegunean) amaituko dute, eta orduan jakingo da nork osatuko duen Pablo Iglesiasekin batera arituko den zuzendaritza berri hori, eta Errenteriako bertan arituko den.