Hilaren 11tik ez dago COVID-19agatik positiborik Oarsoaldean
Osasun Sailak atzoko 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Horren arabera, eskualdean ez da infektatu berririk izan azken orduetan. Hilaren 11tik ez dago positibo berririk.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 17ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.