Kontsulta zerbitzua martxan jarri du berriro artxiboak
Nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzunez eskaerak, ahal duenean.
Udal artxiboak informazio publikoa kontsultatzeko zerbitzua martxan jarri du berriro. Nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzunez eskaerak, ahal duenean.
Informazio publikoaren eskaera telematikoak zuzenean erregistratu eta erantzungo ditu artxiboak, eta gainera, dagozkion kopia digitalak telematikoki bidaltzeaz arduratuko da; gehienez ere, kontsultako 25 unitate aholkatu ditu.
Ezinbestekoa den kasuetan, aurrez aurreko kontsulta eskatu ahalko dute herritarrek. Arreta hori emateko, beharrezko higiene eta segurtasun neurriak hartuko dituzte bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko.
Kontsultak eta hitzordu presentzialak telematikoki eskatu behar dira, telefonoz (010 edo 943 449 600) edo posta elektronikoz. Aurrez aurreko ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da, baina esan moduan, aurretik hitzordua eskatuta.
Herritarrek gehienez hamar dokumentu edo instalazio fisikoko unitate kontsultatzea eskatu ahal izango dute lanaldi bakoitzeko. Kopia digitalak paperean eskatzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.