Izurritea gainditzeko bidean Oarsoaldean: azken bederatzi egunetan infektaturik ez
Izurritea gainditzeko bidean Oarsoaldean: azken bederatzi egunetan infektaturik ez. Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenean joera ona berretsi da.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 19) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Berri onen aroa zabaltzen ari da: beste behin, positibo berririk ez dago Oarsoaldean. Maiatzaren 11 izan zen infektatu berriren bat izan zen azken eguna Oarsoaldeko lau herrietan.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 18ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.