Oinherriren hezitzaile filosofiarekin bat egitera deitu dituzte pasaitarrak
Nahi duten eragileek izena eman ahalko dute hilaren 26an antolatuko den Oinherriren Jardunaldi Digitala. Hezitzaileek egindako lana erdigunean jarriko dute.
Martxoaren 28an egin beharreko herri hezitzaileen aurkezpenari eutsiko dio Oinherri Herri Hezitzaileak Sustatzeko elkarteak. Alarma egoerak behartuta baina, telematikoki egitea erabaki dute. Hilaren 26an (asteartea) antolatuko da Oinherriren Jardunaldi Digitala 18:00etatik aurrera. Bi helburu nagusi izango ditu topaketak; Oinherri zer de azaltzea eta elkarteak sustatzen duen hezitzaile filosofiaren gakoen berri ematea eta.
Jarraian Oihnerriren parte diren hainbat herrietako ordezkarien arteko mahai ingurua egingo dute. Pasaiako hezitzaileak bertan izango dira, Dima eta Azpeitikoekin batera, haien esperientziaren berri emateko. Jardunaldiak Oinherriren Youtube kontuan izango da ikusgai eta nahi duenak izena eman dezake.